Hizlariak – Ponentes

Hauek izango dira jardunaldietan zehar parte hartuko duten hizlariak

Estas son las personas ponentes que participarán en las jornadas


EUROPAR BATASUNA: AUKERAK ETA MEHATXUAK

UNIÓN EUROPEA: RETOS Y RIESGOS

  • Podemos: Ikuspegi estatala duen Espainiako alderdi politiko aurrerakoia da, 2014ean jaioa. M-15-etik sortutako prozesuan eta hainbat mugimendu sozialetan ditu sustraiak, ezker politikoko zenbait ekintzaile eta intelektualen ekimenez sortu zen, bipartidismoko alderdi tradizionalekin gogaituta zeuden sektore sozialak ordezkatzeko helburuarekin. Egun Europar Batasuna bere historiako momentu zailenetariko bat bizitzen ari dela kontziente izanda, bertan eragin eta Europar Batasuna beste alde batera norabidetzeko progamarekin aurkeztu da hauteskundeetara. Demokrazioa gehiago, eskubideen defentsa, justizia eta etorkizuna dira bere ardatzak.

 

  • Cup, Candidatura d’Unitat Popular: 1986 urtean sortua, Herrialde Katalanetako ezkerreko alderdi politikoa da. Ikuspegi nazionaleko alderdia da, independentzia, sozialismoa, ekologikoki jasangarria izango den lurralde orekatu baten eta zapalketa patriarkaletik aske izango den herrialde baten alde egiten du. Europar hausteskundeen aurrean ez aurkezteko erabakia hartu zuten, Europako instituzioetan haien proiektuak lekurik ez duela pentsatzen dutelako. Instituzio hauek kapitalismo, inperialismo, arrazismo instituzional eta jendartearen militarizazioaren adierazpen goren kontsideratzen dituzte. Egungo Europaren aurrean alternatiba bat eraikitzeko ekinbiderik egokiena herrien arteko aliantzak eraikitzea da CUPen ustez.

 

  • EH Bildu: Euskal Herriko abertzale eta ezkertiarren koalizio bezala jaio zen 2012 urtean, Aralar, Sortu, Eusko Alkartasuna eta Alternatibarekin. 2017an burujabetzaren aldeko euskal ezkerreko subjektu politiko berri gisa eratu zen, koalizio baten forma, alderdi baten egitura eta mugimendu baten izaerarekin. Europar Batasunarekiko ikuspuntu kritiko batekin Europako hauteskundeetara aurkeztu da Euskal Herriaren aitortza, artikulazioa eta konponbidea aldarrikatuz; demokrazia, soberania eta herritar guztien eskubideen alde egiteko programarekin.

  • Podemos: Partido político progresista de ámbito estatal español nacido en 2014. Con raíces en el proceso surgido del 15M y múltiples movimientos sociales, nace por iniciativa de una serie de activistas políticos e intelectuales de izquierda, con el objetivo de representar a los sectores sociales desencantados con los partidos tradicionales del bipartidismo. Consciente del hecho de que la Unión Europea está experimentando uno de los momentos más difíciles de su historia, se presentó a las elecciones Europeas con el objetivo de construir una Europa más democrática de derechos, igualdad y justicia.

 

  • Cup, Candidatura d’Unitat Popular: Es un partido político de izquierdas de Països Catalans fundado en 1986. Es una organización de carácter nacional, que trabaja por un pais independiente, socialista, ecológicamente sostenible con territorialidad equilibrada y fuera de la dominación patriarcal. Ante las elecciones europeas CUP decidió no presentarse ya que entiende que su proyecto político no tiene lugar en las instituciones europeas, puesto que las consideran máximas representantes del capitalismo, el imperialismo, el racismo institucional y la militarización de las sociedades. Frente a estas instituciones la CUP defiende que la mejor via de intervención es la construcción de alianzas entre pueblos para construir una alternativa a la Europa actual.

 

  • EH Bildu: Nació como coalición abertzale y de izquierdas en el año 2012, con Aralar, Sortu, Eusko Alkartasuna y Alternatiba. En 2017 se constituyó como nuevo sujeto político en defensa de la soberanía, tomando la forma de coalición, con el sistema organizativo de un partido y carácter de movimiento. Con una mirada crítica hacia la Unión Europea, se ha presentado a las elecciones europeas por el reconocimiento, la articulación y la solución para Euskal Herria, y con un programa para trabajar por la democracia, la soberanía y los derechos de toda la ciudadanía.

 

FAXISMOAREN GORAKADARI EZKERRETIK AURRE EGINEZ

COMBATIR EL AUGE DEL FASCISMO DESDE LA IZQUIERDA

  • Nines Maestro Martín (Medina del Campo, 1952). Osasun Publikoko Goi Mailako Tekniku eta medikua da eta ikasketak Madrilen zein Kuban egin ditu 1973 eta 2005 urteen artean Espainiako Alderdi Komunistako kide izandakoa da eta eta 1979an Talavera de la Reinako udalerrian alderdi honetako zinegotzi hautatu zuten. 1989tik 2000. urtera, Espainiako Kongresuko IUko diputatu izan zen eta Kongresuko Osasun zein Kanpo Politiketako Batzordeetako IUko bozeramailea izan zen. 1996an Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak Iraken burututako Gizateriaren Aurkako Krimenak salatzeko Nazioarteko Auzitegiko kide izan zen. NATO zein Israel-go Estatuaren aurkako hainbat herri epaiketetan parte hartu du (New Yorken 2000 edo Bruselan 2008an). IUren sorreratik (1989) 2004an alderdia utzi arte zuzendaritzako kide izan zen eta 2005ean PCEko kide izateari utzi zion Komite Zentral eta Exekutiboko kide izan ondoren, EHAKrentzat bozka eskatu izanaren ondotik. 2009An Europa Parlamenturako Iniciativa Internacionalistako zerrendan hautagai zen eta egun Red Roja erakunde komunistako militantea da.

 

  • Marco Santopadre (Erroma, 1973). Kazetari eta idazle italiarra, egun Sardinian bizi dena. Antropologia politikoan lizentziatua, geopolitika, Europako herri mugimenduak eta askapen nazionaleko mugimenduak ditu aztergai. Meditarraneo inguruko herri prozesuak ere aztertu izan ditu eta “La sfida catalana. Cronica di una rivoluzione incompiuta” (Pgreco, 2018) liburuaren egilea da.

 

  • Julio Zamarrón. Freelance moduan lan egiten duen fotokazetaria. Ukrainia ekialdeko gatazkako lehen lerroan espezializatua da, eta haren berri ematen ari da, 2014an gerra lehertu zenetik. Gatazka armatura batu ziren nazioarteko boluntarioekin lan egin du, eta horrez gain, laguntza internazionalista humanitariorako hainbat kanpainatan hartu du parte Banda Bassottirekin eta Ruben Ruiz Ibarruri Brigadarekin. Azken lanei dagokienez, Kolonbiako bake-prozesuaren berri emateaz gain, Mexikoko eta Argentinako estatu-erailketak landu ditu.

  • Nines Maestro Martín (Medina del Campo, 19552). Médica y Técnica Superior de Salud Pública que desarrolló sus estudios tanto en Madrid como en Cuba. Militante del Partico Comunista de España (PCE) desde 1973 a 2005, fue elegida concejala en el Ayuntamiento de Talavera de la Reina en 1979. Diputada en el Congreso Español por IU desde 1989 a 2000, fue portavoz de IU en la Comisión de Sanidad y en la de Asuntos Exteriores del Congreso. En 1996 fue miembro del Tribunal Internacional por Crímenes Contra la Humanidad cometidos por el Consejo de Seguridad de Naciones Unidas en Irak. Ha participado en otras iniciativas de denuncia de la OTAN y el Estado de Israel como en Nueva York en el año 2000 o en Bruselas en el 2008. Miembro de la dirección de IU desde su fundación en 1989, abandonó esta organización en 2004 y dejó de militar en el PCE en 2005, tras haber sido miembro de su Comité Central y del Comité Ejecutivo, tras pedir el voto para el Partido Comunista de las Tierras Vascas (PCTV). Fue candidata al Parlamento europeo en las listas de Iniciativa Internacionalista en 2009 y actualmente es militante de la organización comunista Red Roja.

 

  • Marco Santopadre (Roma, 1973). Periodista y escritor italiano residente en Sardinia. Se licenció en antropología política y entre otros temas analiza los movimientos de liberación nacional y los movimientos sociales de Europa. Ha estudiado los procesos populares de los pueblos del Mediterráneo y es el autor del libro “La sfida catalana. Cronica di una rivoluzione incompiuta” (Pgreco, 2018).

 

  • Julio Zamarrón. Foto-periodista freelance. Especializado en la primera línea de conflicto del este de Ucrania ha cubierto el conflicto desde el origen en 2014 hasta la actualidad. Destaca la cobertura de los voluntarios internacionales que acudieron al conflicto armado así como su participación en diversas campañas de ayuda internacionalista humanitaria junto a Banda Bassotti y la Brigada Rubén Ruiz Ibarruri, entre otros. Sus últimos trabajos pasan desde la cobertura del proceso de Paz colombiano, los asesinatos de estado en México o las victimas de gatillo fácil en Argentina.

 

MIGRAZIOA EB KANPO ZEIN BARRUTIK: KAUSA ETA PROPOSAMENAK

MIGRACIÓN DESDE DENTRO Y FUERA DE LA UE: CAUSAS Y PROPUESTAS

  • Luca Bardino: Goi mailako eskolan hasi zen aktibatzen, austeritatearen eta eskola italiarraren erreforma neoliberalaren aurkako protesta gogorretan. Gaur egun “Noi Restiamo” gazte erakundeko militantea da, bere belaunaldiko kontraesan handietan esku hartzen duen eragilean, ez soilik Unibertsitatean, baita lan leku edota etxebizitza eskubidearen alde ere, klaseko sindikatuei laguntzen.

 

  • Irungo Harrera Sarea: Irungo Harrera Sarean Irungo pertsona eta entitate sozialek osaturiko migratzaileentzako harrera sare bat da. 2018 amaiera inguruan sortu zen transitoan dauden ehunka pertsonei laguntza duina eskaintzeko, euren bidean Bidasoa ingurura iristen direnean alde batetik instituzioen pasibitatea eta bestetik polizien kanporatzeak topatzen dituztelako. Sare honek migratzaileei laguntza eskaintzeaz gain, instituzioei harrera duin eta integral bat eskaintzeko exijitzen die.

 

  • Trabajadoras No Domesticadas: Argentina, Euskal Herria, Bolivia, El Salvador edota Nikaraguako emakumez osatutako elkartea. Ezkonduak, ezkongabea, bananduak, libreak eta era ezberdinetan baldintzatuak. Amak, batzuk hemen, beste batzuk han; eta beste batzuk, ez hemen ez han, oraingoz edo betirako. Feministak dira. Migratuak, euskal herritarrak, herritarrak, langileak, de-kolonialak, komunitariak eta abiapuntu komuna dute denek ala denek: ikuspegi kritikoa eta zaintzaren eta etxeko lanen politizazioa. Sektorearentzako lan baldintza duinen betetzea defendatzeaz gain, jendarte gisa nola funtzionatzen dugun berrikusi eta birpentsatzeko garaia dela uste dute.

    – RIOSBY FERNÁNDEZ ÁLVAREZ (Cochabamba, Bolivia, 1982). Hezkuntza Zientziak ikasi zituen. Euskal Herrira iritsi zenetik, etxeko eta zaintza lanetan interna aritu da 8 urtez aldi berean haur bat eta bere amona zainduz. Egun 4 etxetan garbiketa lanak egiten ditu.

    – JOSEFINA (TXEFI) ROCO ANFILIPPO (Salta, Argentina, 1980). Zientzia Politikoetan Lizentziatua (Universidad de Buenos Aires eta Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Nazioarteko Ikasketetan eta Kulturaniztasunean Doktorea (Deustuko Unibertsitatea). Irakaslea, herri hezitzailea eta giza aztertzaile feminista. 2014tik Euskal Herriko Ekonomia Feministako Eskolen pedagogia ekipoko koordinatzailea da.

  • Luca Bardino: Empezó a activarse desde la Escula Superior en las fuertes protestas contra las políticas de austeridad y la reforma neoliberal de la escuela italiana. Ahora es militante de la organización juvenil “Noi Restiamo”, organización que interviene en las contradicciones más grandes de su generación, operando no sólamente en la Universidad sino que también en los lugares de trabajo o en la lucha por la vivienda ayudando al sindicato de clase.

 

  • Red De Apoyo de Irun: La Red De Apoyo de Irun es un colectivo de personas y entidades sociales creado para dar apoyo a personas migrantes. Esta red nació a finales de 2018 con el fin de dar un apoyo digno a las personas que están en tránsito y que en ese camino llegan hasta la zona del Bidasoa y se topan, por un lado, con la pasividad de las instituciones y, por otro, con las expulsiones policiales. A parte de ofrecer un apoyo digno a las personas migrantes, esta red exige a las instituciones responsables una acogida digna e integral para todas las personas migrantes.

 

  • Trabajadoras No Domesticadas: Colectivo de mujeres de diferentes procedencias geográficas como Argentina, País Vasco, Bolivia, El Salvador y Nicaragua. Casadas, solteras, separadas, libres y condicionadas de diferentes modos. Algunas, madres aquí; otras, allí; y otras, ni aquí ni allí, por ahora o para siempre. Son feministas. Migradas, vascas, populares, trabajadoras, de-coloniales, comunitarias y tienen un punto de partida en común: la mirada crítica y la politización del trabajo de hogar y de cuidados. Además de defender el cumplimiento de unas condiciones laborales dignas para este sector, creen que ya es hora de revisar y replantear cómo funcionamos como personas-sociedad.

    – RIOSBY FERNÁNDEZ ÁLVAREZ (Cochabamba, Bolivia, 1982). Estudió Ciencias de la Educación. Desde que llegó a Euskal Herria, empezó en el trabajo de hogar y de cuidados como externa, cuidando a una niña y, al mismo tiempo, a su amama durante 8 años. Actualmente se encuentra empleada en cuatro domicilios trabajando por horas realizando tareas de limpieza.

    – JOSEFINA (TXEFI) ROCO SANFILIPPO (Salta, Argentina, 1980). Licenciada en Ciencia Política (por la Universidad Buenos Aires y por la Universidad del País Vasco), Doctora en Estudios Internacionales e Interculturales (por la Univ. De Deusto). Profesora, Educadora popular e Investigadora Social Feminista. Es Coordinadora del Equipo Pedagógico de las Escuelas de Economía Feminista de Euskal Herria desde 2014.

 

HERRIEN INTEGRAZIOA INPERIALISMOAREN AURREAN

INTEGRACIÓN DE LOS PUEBLOS FRENTE AL IMPERIALISMO

  • Panafrikanismoa: XX. mendearen hasieran Afrikako herrien batasunaren alde sortutako mugimendua, Sylvester Williams, William Adward Burghardt Du Bois, Marcus Garvey eta Price Marsen eskutik, besteren artean. Hasieran mugimendu horrek eskubide berdintasuna ardatz bazuen ere, 1945etik aurrera indar handia hartu zuen afrikar herrien independentzia eta batasuna aldarrikatuz, erreferente berriak batu zitzaizkionean (Nkrumah, Kenyatta, Azikiwi, Padmore…). Fasearen arabera, Panafrikanismoaren zenbait praktika hainbat erakundetan egikaritu izan dira: Estatu Afrikarren Batasuna, Batasun Afrikarrerako Erakundea (BAE) eta Afrikar Batasuna (AB). 2016az geroztik, Pan Africanism Today ere existitzen da. PATen helburua da afrikar kontinentearen eta diasporaren batasun politiko, ekonomiko, intelektual eta kulturala lortzea, betiere kapitalismoaren eta kolonizazioaren aurkako eta sozialismoaren aldeko jarrera irmoa mantenduz.

 

  • Panarabismoa: 1830eko hamarkadan Sirian, Otomandar Inperioaren domeinuaren kontra sortutako mugimendua, herri arabiarrak batzea xede duena. Lehen Mundu Gerraren ostean, eta Ekialde Hurbileko domeinu frantses eta britainiarraren ondorioz, arabiarren haserrea bideratzeko balio izan zuten joera antifrantses eta antibritanikoak barnebildu zituen (antiinperialistak, funtsean). 1920 eta 1940ko hamarkaden artean, jardun handia izan zuen panarabismoak; azpimarratzekoak izan ziren Sati al-Husri, bere lan teorikoagatik, eta Michel Aflaq, Baas alderdiaren fundatzailea eta arabiar nazionalismoaren eta sozialismoaren arteko sintesia gorpuztu zuena. 1945an Liga Arabiarra osatu zen El Cairon, egun panarabismoaren elementu garrantzitsua izaten jarraitzen duen gobernu arteko erakundea. Azken hamarkadetan hamaika izan dira panarabismoaren erreferentzia garrantzitsuak, Gamal Abdel Nasser, Hafez al-Assad eta Muammar al-Gaddafi kasu.

 

  • Konfederalismo Demokratikoa: Abdullah Öcalanek 2005ean ofizialki aldarrikatua, gatazka kurduaren konponbiderako proposamena da, baita Ekialde Hurbileko arazoen konponbiderako ere. Ez hori bakarrik; bere aburuz, praktika politiko hori munduko herrien askapen eta benetako demokratizaziorako gakoa da. KCKren baitan (Koma Civakên Kurdistan, Kurdistaneko Herrien Kongresua) dauden alderdi eta kolektiboen programa eta xedea da. Öcalanen esanetan: “Kurdistaneko Konfederalismo Demokratikoa ez da sistema estatala, baizik eta Estaturik gabeko pertsonen sistema demokratikoa. Emakumeak eta gazteria lehen lerroan jarrita, jendarteko sektore guztiek euren antolakunde demokratiko propioak garatzea ahalbidetzen duen sistema da. Politika hiritar libre konfederalek egikaritzen dute, eskualdeetako ordezkariak aukeratzeko berdintasunean. Sistema euren indar eta gaitasunen araberakoa da. Botereak eremu guztietan dauden pertsonetan du jatorria (ekonomian barne), eta autosufizientzia du helburu”.

 

  • Integrazio Latinoamerikarra: ALBA. Ameriketetarako Bolivartar Aliantza 2004an sortu zen, Latinoamerikako eta Karibeko hainbat estatuz osatua. Elkarlanerako eta politikoki, sozialki zein ekonomikoki elkar osagarritzera bideratutako proiektua da bere hastapenetan Kuba eta Venezuelak sustatua, AEBek sustatutako ALCA-ren (Ameriketarako Merkataritza Askeko Eremua) kontrapartida gisa. Elkartutako nazio ezberdinen arteko onura kooperatiboak probestuko diren mekanismoen sorreran oinarritzen da, herrialde horien artean existitzen diren ezberdintasunak orekatze aldera. Horrela, lehentasunezko harremana ezartzen du herrialde horien artean berdintasunean eta denen ongizatea lehentsiz. Eskualde mailako elkarrizketan oinarritzen da eta aliantza estrategikoetarako bideak irekitzen ditu nazio lationamerikarren arteko kontsentsua eta adostasuna sustatuz. Testuinguru honetan, eta eskualdeko herri mugimenduen arteko harremanak sortzearen beharrak bultzatuta ALBA Movimientos sortzen da.

 


  • Panafricanismo: Movimiento en favor de la unión de los pueblos de África nacido a comienzos del s. XX de la mano, entre otros, de Sylvester Williams, William Adward Burghardt Du Bois, Marcus Garvey y Price Mars. Si bien inicialmente sus reivindicaciones se centran en la igualdad de derechos, a partir de 1945 este movimiento vive un gran auge con la incorporación de nuevos referentes africanos como Nkrumah, Kenyatta, Azikiwi y Padmore reivindicando la independencia para los pueblos africanos y la unidad de los mismos. Ciertas prácticas del panafricanismo se han llevado a cabo en diferentes fases a través de la Unión de Estados Africanos, la Organización para la Unidad Africana (OUA) y la Unión Africana (UA). En 2016 se crea Pan Africanism Today (PAT), con el objetivo de unificar el continente africano y su diáspora a nivel político, económico, intelectual y cultural, manteniendo siempre una postura anticapitalista y anticolonialista, y a favor del socialismo.

 

  • Panarabismo: Movimiento surgido en Siria en la década de 1830 como reacción contra el dominio del Imperio Otomano y que pretende reunir a todos los pueblos árabes. Tras la Primera Guerra Mundial y debido al dominio francés y británico en Oriente Medio, sirvió de canalizador de la indignación árabe dándole una orientación antifrancesa y antibritánica, en definitiva, antiimperialista. Entre las décadas de 1920 y 1940 desplegó una importante actividad, destacando Sati al-Husri (por su labor teórica) y Michel Aflaq (fundador del partido Baas, que encarnó la síntesis del nacionalismo árabe con el socialismo). En 1945 se constituyó en El Cairo la Liga Árabe, organización intergubernamental que hoy día sigue siendo un elemento importante del panarabismo. Durante estas últimas décadas, diversos dirigentes políticos han sido una referencia importante del panarabismo, como por ejemplo Gamal Abdel Nasser, Hafez al-Assad y Muammar al-Gaddafi.

 

  • Confederalismo Democrático: Proclamado oficialmente en 2005 por Abdullah Öcalan, es la propuesta para una solución de la cuestión kurda, de los problemas de Oriente Medio, y no solo eso, sino que considera que esta práctica política puede ser clave para la liberación y verdadera democratización de los pueblos del mundo. Es el programa y la meta de los partidos y demás colectivos que se agrupan bajo la KCK (Koma Civakên Kurdistan, Congreso de los Pueblos del Kurdistan). En palabras del propio Öcalan: “El Confederalismo Democrático de Kurdistán no es un sistema estatal, sino un sistema democrático de las personas sin un Estado. Con las mujeres y la juventud en vanguardia, es un sistema en el cual todos los sectores de la sociedad desarrollarán sus organizaciones democráticas propias. Es una política ejercida por los ciudadanos libres confederales, iguales para elegir sus representantes regionales. Esta basado en su propia fuerza y pericia. Su poder deriva de las personas en todas las áreas, incluyendo su economía, y se buscará la autosuficiencia”.

 

  • Integración Latinoamericana: ALBA. La Alianza Bolivariana para los Pueblos de Nuestra América se fundó en 2004, formada por países de América Latina y el Caribe. Es un proyecto de colaboración y complementación política, social y económica promovida inicialmente por Cuba y Venezuela como contrapartida del ALCA (Área de Libre Comercio de las Américas), impulsada por los Estados Unidos. Se fundamenta en la creación de mecanismos que aprovechen las ventajas cooperativas entre las diferentes naciones asociadas para compensar las desigualdades existentes entre esos países. De esta manera, otorga prioridad a la relación entre los propios países en pie de igualdad y en el bien común, basándose en el diálogo subregional y abriendo campos de alianzas estratégicas fomentando el consenso y el acuerdo entre las naciones latinoamericanas. En este contexto y debido a la necesidad de crear lazos entre movimientos populares en la región, se crea ALBA Movimientos.

 

HERRIEN BURUJABETZARAKO PROPOSAMENA EB-REN ALTERNATIBA GISA

PROPUESTA PARA LA SOBERNAÍA DE LOS PUEBLOS COMO ALTERNATIVA A LA UE

  • Bruno Carvalho (Lisboa, 1982). Kazetaritza ikasketak egin zituen Lisboan eta gaztetan ikasle mugimenduko kide aktibo izan zen. PCPko gazte komunistetako kide izan zen eta “Que se Lixe a Troika” Troikaren politiken aurkako mugimenduko kide ere izandakoa da. Egun kazetari lanak egiten ditu Voz do Operário hilabetekarian eta Telesur eta RT kateetan kolabaratzaile lanetan ere aritzen da. Langile borrokaz edo antifaxismoaz idazteaz gain, nazioarteko aferak izaten ditu hizpide, Latinoamerika, Ekialde Hurbila, Donbass edota Europar Batasuna, besteak beste.

 

 

  • Gotzone Sestorain (Leitza, Nafarroa). Neba eta semearekin batera familiako etxaldean lanean jarduten duen baserritarra da. Elikadura burujabetza eta nekazaritza iraunkorraren aldeko militantea da eta Etxalde, ipar eta hego Euskal Herriko baserritar mugimenduko kide da. Etxaldek, Euskal Herrian elikadura burujabetza eta nekazaritza iraunkorra lantzea du helburu, gaiaren inguruko hausnarketak eta proposamen politikoak eginez. Bestetik, mugimenduaren baitan ikuspegi feminista lantzeko Etxaldeko emakumeak taldea sortu zen, eta bere burua agroekofeministatzat definitzen du. Aipatutako mugimenduaren kide izateaz gain Leitzako kontsumo taldeko talde eragileko partaide ere bada.

 

  • Ainhoa Etxaide Amorrortu (Hondarribia, 1972). Zuzenbidean lizentziatua. Gaztetatik ikasle eta gazte mugimenduan aktibo izan da, 1996ean LAB sindikatuko gazte arloarten ardura hartu zuen eta langile mugimendu naiz sindikalismoan murgildu. Hala, 2008ko LABko VII. Kongresuan idazkari nagusi hautatu zuten. 2017an utzi zuen kargua eta geroztik feminismoaren buru belarri dabil. 

  • Bruno Carvalho (Lisboa, 1982). Estudió periodismo en Lisboa y en su juventud fue dirigente estudiantil así como miembro activo de la Juventud Comunista de Portugal. También fue activista del movimiento en contra de las políticas de la Troika “Que se Lixe a Troika”. Actualmente ejerce de periodista en el periódico mensual Voz do Operário y colabora con Telesur y RT, entre otros. Suele escribir sobre explotación laboral, lucha obrera, antifascismo y temas internacionales relacionados con América Latina, Medio Oriente, Donbass o la Unión Europea.

 

  • Gotzone Sestorain (Leitza, Nafarroa). Actualmente trabaja en el caserío familiar junto a su hermano y su hijo. Milita a favor de la soberanía alimentaria y la agricultura sostenible y forma parte de Etxalde, movimiento campesino del norte y sur de Euskal Herria. El movimiento tiene como objetivo trabajar la soberanía alimentaria y agricultura sostenible en Euskal Herria, ofreciendo propuestas políticas y debates entorno al tema. Por otro lado, y para trabajar este ámbito desde una perspectiva feminista, se creó el grupo Etxaldeko emakumeak (mujeres de Etxalde) y define su propuesta como agroecofeminista. A parte de formar parte de los movimientos anteriores también participa del grupo motor del grupo de consumo de Leitza.

 

  • Ainhoa Etxaide Amorrortu (Hondarribi, 1972). Licenciada en derecho. Desde joven muy activa en el movimiento juvenil y estudiantil. En 1996 tomó la responsabilidad del mismo ámbito en el sindicato LAB, de esta manera entro en contacto con el movimiento de los y las trabajas y el sindicalismo. En el VII. Congreso, en el año 2008, fue nombrada secretaria general. Dejo el cargo en 2017 y desde entonces trabaja en el ámbito feminista. 

Ikusi hauek ere:

Utzi erantzuna