Herrien integrazioa inperialismoaren aurrean

Kapitalismoaren fase gorenean, sistema ekonomiko neoliberalaren bidez, inperialismoak oldarraldi etengabean jarraitzen du munduko herrion aurka. Eraso globalizatu horren aurrean, inoiz baino beharrezkoagoa da herriok erantzun global eta koordinatua ematea, hori baita bide bakarra egiazko subiranotasuna lortu ahal izateko, internazionalismoaren bitartez.

Gaur egun martxan dauden zenbait integrazio-esperientzia ezagutuko ditugu saio honetan, Hegoamerikako, Afrikako eta Ekialde Hurbileko kideen eskutik.

Azaroak 16, 12:00


Integración de los pueblos frente al imperialismo

En la fase superior del capitalismo, mediante el sistema económico neoliberal, el imperialismo persiste en su ataque constante contra los pueblos del mundo. Ante esa ofensiva globalizada, es más necesario que nunca que los pueblos demos una respuesta global y coordinada, ya que esa es la única forma de llegar a una soberanía real, mediante el internacionalismo.

En esta sesión conoceremos varias experiencias de integración que están en marcha hoy en día, de la mano de compañeras de Sudamérica, África y Oriente Medio.

16 de noviembre, 12:00


Parte hartzaileak – Ponentes

Panafrikanismoa: XX. mendearen hasieran Afrikako herrien batasunaren alde sortutako mugimendua, Sylvester Williams, William Adward Burghardt Du Bois, Marcus Garvey eta Price Marsen eskutik, besteren artean. Hasieran mugimendu horrek eskubide berdintasuna ardatz bazuen ere, 1945etik aurrera indar handia hartu zuen afrikar herrien independentzia eta batasuna aldarrikatuz, erreferente berriak batu zitzaizkionean (Nkrumah, Kenyatta, Azikiwi, Padmore…). Fasearen arabera, Panafrikanismoaren zenbait praktika hainbat erakundetan egikaritu izan dira: Estatu Afrikarren Batasuna, Batasun Afrikarrerako Erakundea (BAE) eta Afrikar Batasuna (AB). 2016az geroztik, Pan Africanism Today ere existitzen da. PATen helburua da afrikar kontinentearen eta diasporaren batasun politiko, ekonomiko, intelektual eta kulturala lortzea, betiere kapitalismoaren eta kolonizazioaren aurkako eta sozialismoaren aldeko jarrera irmoa mantenduz.

Panarabismoa: 1830eko hamarkadan Sirian, Otomandar Inperioaren domeinuaren kontra sortutako mugimendua, herri arabiarrak batzea xede duena. Lehen Mundu Gerraren ostean, eta Ekialde Hurbileko domeinu frantses eta britainiarraren ondorioz, arabiarren haserrea bideratzeko balio izan zuten joera antifrantses eta antibritanikoak barnebildu zituen (antiinperialistak, funtsean). 1920 eta 1940ko hamarkaden artean, jardun handia izan zuen panarabismoak; azpimarratzekoak izan ziren Sati al-Husri, bere lan teorikoagatik, eta Michel Aflaq, Baas alderdiaren fundatzailea eta arabiar nazionalismoaren eta sozialismoaren arteko sintesia gorpuztu zuena. 1945an Liga Arabiarra osatu zen El Cairon, egun panarabismoaren elementu garrantzitsua izaten jarraitzen duen gobernu arteko erakundea. Azken hamarkadetan hamaika izan dira panarabismoaren erreferentzia garrantzitsuak, Gamal Abdel Nasser, Hafez al-Assad eta Muammar al-Gaddafi kasu.

Konfederalismo Demokratikoa: Abdullah Öcalanek 2005ean ofizialki aldarrikatua, gatazka kurduaren konponbiderako proposamena da, baita Ekialde Hurbileko arazoen konponbiderako ere. Ez hori bakarrik; bere aburuz, praktika politiko hori munduko herrien askapen eta benetako demokratizaziorako gakoa da. KCKren baitan (Koma Civakên Kurdistan, Kurdistaneko Herrien Kongresua) dauden alderdi eta kolektiboen programa eta xedea da. Öcalanen esanetan: “Kurdistaneko Konfederalismo Demokratikoa ez da sistema estatala, baizik eta Estaturik gabeko pertsonen sistema demokratikoa. Emakumeak eta gazteria lehen lerroan jarrita, jendarteko sektore guztiek euren antolakunde demokratiko propioak garatzea ahalbidetzen duen sistema da. Politika hiritar libre konfederalek egikaritzen dute, eskualdeetako ordezkariak aukeratzeko berdintasunean. Sistema euren indar eta gaitasunen araberakoa da. Botereak eremu guztietan dauden pertsonetan du jatorria (ekonomian barne), eta autosufizientzia du helburu”.

Integrazio Latinoamerikarra: ALBA. Ameriketetarako Bolivartar Aliantza 2004an sortu zen, Latinoamerikako eta Karibeko hainbat estatuz osatua. Elkarlanerako eta politikoki, sozialki zein ekonomikoki elkar osagarritzera bideratutako proiektua da bere hastapenetan Kuba eta Venezuelak sustatua, AEBek sustatutako ALCA-ren (Ameriketarako Merkataritza Askeko Eremua) kontrapartida gisa. Elkartutako nazio ezberdinen arteko onura kooperatiboak probestuko diren mekanismoen sorreran oinarritzen da, herrialde horien artean existitzen diren ezberdintasunak orekatze aldera. Horrela, lehentasunezko harremana ezartzen du herrialde horien artean berdintasunean eta denen ongizatea lehentsiz. Eskualde mailako elkarrizketan oinarritzen da eta aliantza estrategikoetarako bideak irekitzen ditu nazio lationamerikarren arteko kontsentsua eta adostasuna sustatuz. Testuinguru honetan, eta eskualdeko herri mugimenduen arteko harremanak sortzearen beharrak bultzatuta ALBA Movimientos sortzen da.


Panafricanismo: Movimiento en favor de la unión de los pueblos de África nacido a comienzos del s. XX de la mano, entre otros, de Sylvester Williams, William Adward Burghardt Du Bois, Marcus Garvey y Price Mars. Si bien inicialmente sus reivindicaciones se centran en la igualdad de derechos, a partir de 1945 este movimiento vive un gran auge con la incorporación de nuevos referentes africanos como Nkrumah, Kenyatta, Azikiwi y Padmore reivindicando la independencia para los pueblos africanos y la unidad de los mismos. Ciertas prácticas del panafricanismo se han llevado a cabo en diferentes fases a través de la Unión de Estados Africanos, la Organización para la Unidad Africana (OUA) y la Unión Africana (UA). En 2016 se crea Pan Africanism Today (PAT), con el objetivo de unificar el continente africano y su diáspora a nivel político, económico, intelectual y cultural, manteniendo siempre una postura anticapitalista y anticolonialista, y a favor del socialismo.

Panarabismo: Movimiento surgido en Siria en la década de 1830 como reacción contra el dominio del Imperio Otomano y que pretende reunir a todos los pueblos árabes. Tras la Primera Guerra Mundial y debido al dominio francés y británico en Oriente Medio, sirvió de canalizador de la indignación árabe dándole una orientación antifrancesa y antibritánica, en definitiva, antiimperialista. Entre las décadas de 1920 y 1940 desplegó una importante actividad, destacando Sati al-Husri (por su labor teórica) y Michel Aflaq (fundador del partido Baas, que encarnó la síntesis del nacionalismo árabe con el socialismo). En 1945 se constituyó en El Cairo la Liga Árabe, organización intergubernamental que hoy día sigue siendo un elemento importante del panarabismo. Durante estas últimas décadas, diversos dirigentes políticos han sido una referencia importante del panarabismo, como por ejemplo Gamal Abdel Nasser, Hafez al-Assad y Muammar al-Gaddafi.

Confederalismo Democrático: Proclamado oficialmente en 2005 por Abdullah Öcalan, es la propuesta para una solución de la cuestión kurda, de los problemas de Oriente Medio, y no solo eso, sino que considera que esta práctica política puede ser clave para la liberación y verdadera democratización de los pueblos del mundo. Es el programa y la meta de los partidos y demás colectivos que se agrupan bajo la KCK (Koma Civakên Kurdistan, Congreso de los Pueblos del Kurdistan). En palabras del propio Öcalan: “El Confederalismo Democrático de Kurdistán no es un sistema estatal, sino un sistema democrático de las personas sin un Estado. Con las mujeres y la juventud en vanguardia, es un sistema en el cual todos los sectores de la sociedad desarrollarán sus organizaciones democráticas propias. Es una política ejercida por los ciudadanos libres confederales, iguales para elegir sus representantes regionales. Esta basado en su propia fuerza y pericia. Su poder deriva de las personas en todas las áreas, incluyendo su economía, y se buscará la autosuficiencia”.

Integración Latinoamericana: ALBA. La Alianza Bolivariana para los Pueblos de Nuestra América se fundó en 2004, formada por países de América Latina y el Caribe. Es un proyecto de colaboración y complementación política, social y económica promovida inicialmente por Cuba y Venezuela como contrapartida del ALCA (Área de Libre Comercio de las Américas), impulsada por los Estados Unidos. Se fundamenta en la creación de mecanismos que aprovechen las ventajas cooperativas entre las diferentes naciones asociadas para compensar las desigualdades existentes entre esos países. De esta manera, otorga prioridad a la relación entre los propios países en pie de igualdad y en el bien común, basándose en el diálogo subregional y abriendo campos de alianzas estratégicas fomentando el consenso y el acuerdo entre las naciones latinoamericanas. En este contexto y debido a la necesidad de crear lazos entre movimientos populares en la región, se crea ALBA Movimientos.

 

 

Ikusi hauek ere: