Europar Batasuna: aukerak eta mehatxuak

Zein aukera irekitzen zaizkigu Europar Batasunean herri zapalduoi? Zein zailtasuna eraladaketa sozialaren bidean? Zer egin dezakgu barrutik? Zer egin behar dugu kanpotik?

Hauek, eta beste hainbeste, gaurkotasun handiko eztabaida baten etengabeko galderak dira. Europar Parlamenturako hauteskundeak ospatu berritan, egoeraren argazkia ateratzen saiatuko gara, aipatutako galderen erantzunak bilatuko ditugu eta hausnarketa berriak sortzen ahaleginduko gara.

Azaroak 15, 17:00


Unión Europea: retos y riesgos

¿Qué oportunidades se nos presentan en la Unión Europea a los pueblos oprimidos?, ¿Qué obstáculos en el camino hacia un cambio social?, ¿Qué podemos hacer desde dentro?, ¿Qué debemos hacer desde fuera?

Estas y más, son la preguntas constantes en un debate más que actual. Recién celebradas las elecciones europeas, ante un nuevo escenario, intentaremos dar respuesta a todo esto, y crear más interrogantes.

15 de noviembre, 17:00


Parte hartzaileak – Ponentes

Podemos: Ikuspegi estatala duen Espainiako alderdi politiko aurrerakoia da, 2014ean jaioa. M-15-etik sortutako prozesuan eta hainbat mugimendu sozialetan ditu sustraiak, ezker politikoko zenbait ekintzaile eta intelektualen ekimenez sortu zen, bipartidismoko alderdi tradizionalekin gogaituta zeuden sektore sozialak ordezkatzeko helburuarekin. Egun Europar Batasuna bere historiako momentu zailenetariko bat bizitzen ari dela kontziente izanda, bertan eragin eta Europar Batasuna beste alde batera norabidetzeko progamarekin aurkeztu da hauteskundeetara. Demokrazioa gehiago, eskubideen defentsa, justizia eta etorkizuna dira bere ardatzak.

Cup, Candidatura d’Unitat Popular: 1986 urtean sortua, Herrialde Katalanetako ezkerreko alderdi politikoa da. Ikuspegi nazionaleko alderdia da, independentzia, sozialismoa, ekologikoki jasangarria izango den lurralde orekatu baten eta zapalketa patriarkaletik aske izango den herrialde baten alde egiten du. Europar hausteskundeen aurrean ez aurkezteko erabakia hartu zuten, Europako instituzioetan haien proiektuak lekurik ez duela pentsatzen dutelako. Instituzio hauek kapitalismo, inperialismo, arrazismo instituzional eta jendartearen militarizazioaren adierazpen goren kontsideratzen dituzte. Egungo Europaren aurrean alternatiba bat eraikitzeko ekinbiderik egokiena herrien arteko aliantzak eraikitzea da CUPen ustez .

EH Bildu: Euskal Herriko abertzale eta ezkertiarren koalizio bezala jaio zen 2012 urtean, Aralar, Sortu, Eusko Alkartasuna eta Alternatibarekin. 2017an burujabetzaren aldeko euskal ezkerreko subjektu politiko berri gisa eratu zen, koalizio baten forma, alderdi baten egitura eta mugimendu baten izaerarekin. Europar Batasunarekiko ikuspuntu kritiko batekin Europako hauteskundeetara aurkeztu da Euskal Herriaren aitortza, artikulazioa eta konponbidea aldarrikatuz; demokrazia, soberania eta herritar guztien eskubideen alde egiteko programarekin.


Podemos: Partido político progresista de ámbito estatal español nacido en 2014. Con raíces en el proceso surgido del 15M y múltiples movimientos sociales, nace por iniciativa de una serie de activistas políticos e intelectuales de izquierda, con el objetivo de representar a los sectores sociales desencantados con los partidos tradicionales del bipartidismo. Consciente del hecho de que la Unión Europea está experimentando uno de los momentos más difíciles de su historia, se presentó a las elecciones Europeas con el objetivo de construir una Europa más democrática de derechos, igualdad y justicia.

Cup, Candidatura d’Unitat Popular: Es un partido político de izquierdas de Països Catalans fundado en 1986. Es una organización de carácter nacional, que trabaja por un pais independiente, socialista, ecológicamente sostenible con territorialidad equilibrada y fuera de la dominación patriarcal. Ante las elecciones europeas CUP decidió no presentarse ya que entiende que su proyecto político no tiene lugar en las instituciones europeas, puesto que las consideran máximas representantes del capitalismo, el imperialismo, el racismo institucional y la militarización de las sociedades. Frente a estas instituciones la CUP defiende que la mejor via de intervención es la construcción de alianzas entre pueblos para construir una alternativa a la Europa actual.

EH Bildu: Nació como coalición abertzale y de izquierdas en el año 2012, con Aralar, Sortu, Eusko Alkartasuna y Alternatiba. En 2017 se constituyó como nuevo sujeto político en defensa de la soberanía, tomando la forma de coalición, con el sistema organizativo de un partido y carácter de movimiento. Con una mirada crítica hacia la Unión Europea, se ha presentado a las elecciones europeas por el reconocimiento, la articulación y la solución para Euskal Herria, y con un programa para trabajar por la democracia, la soberanía y los derechos de toda la ciudadanía.

Ikusi hauek ere: